XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. TESTUAK LANTZEN

Ariketa (40. or.)

Eskema

1. Gizakuntzaren prozesuan adimena, teknikaren sorrera eta gizatartzea loturik hizkuntzarekin

2. Hiru alderdiok harreman zuzena eta oinarrizkoa hizkuntzarekin

2.1. Pentsaera eta hizkuntza bata besteari loturik, sorreran eta bilakaeran

2.1.1. Gizakiak hizkuntzaren bidez bereganatzen errealitatea

2.1.2. Gizakiak hizkuntzaren bidez gizatartzen gauzak

2.1.3. Gizakiak hizkuntzaren bidez lortzen askatasuna

2.2. Gizartekotasuna hizkuntzari loturik

2.2.1. Gizakia gizartekoa eta hau kulturan mamitua

2.3. Giza lana eta hizkuntza ere bateraturik

2.3.1. Giza sormenaren agerkaria izanik, lana hizkuntza mota bat

3. Homo loquens edo hiztuna beste gizaki moten sintesia

(Eskemaren 2.1.1., 2.1.2. eta 2.1.3. puntuak ez dira beharrezkoak; gehiago zehaztearren sartu dira.)

Laburpena

Hizkuntz alderdiak definitzen du ondoen gizakia: homo loquens edo mintzairaduna, alegia.

Izan ere, hala gizaki adimenduna (homo sapiens) nola langilea (homo faber) nola gizartekoa (homo socius) mintzairadunarengana bil daitezke.

Gizaki adimendunari dagokionez, pentsaera eta hizkuntza bata besteari loturik doazelako, bai sorreran eta bai bilakaeran ere, hizkuntzaren bidez gizakiak errealitatea bereganatzen duelako eta gauzak gizatartu eta, azken finean, askatasuna lortzen duelako.

Bestalde, homo socius edo gizartekoa ere hizkuntzari loturik dago, gizartea kulturan mamitzen delako eta kulturari beharrezko zaiolako hizkuntza.

Azkenik, homo faber edo langilea ere hizkuntzaren ikuspegitik defini daiteke, zeren giza lana ere sortzailea denez gero, komunikazio eta hizkuntza mota bat baita berez.

Guzti honengatik esan daiteke hizkuntzak egiten duela gizakia gizaki, beste edozein ikuspegik baino hobeto definitzen duela hizkuntzak gizakia, homo loquens-a, alegia.

Izenburua(k):

Homo loquens: homo sapiens, homo faber eta homo socius-en sintesia

Gizaki mintzairaduna: pentsatzailea, langilea eta gizartekoaren sintesia

Hizkuntza: pentsamendua, lana eta gizarte antolakuntzaren sintesia